Errioxako ganadutegi batera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2015ko api. 28a, 12:45

Zezen Beltz elkarteak antolatuta, Alfaroko (Errioxa, Espainia) Toropasion ganadutegira irteera egin genuen joan den igandean 22 lagunek. Azpeitiko Errekortarien Txapelketarako zezenak aukeratu genituen. Han bazkaldu genuen, eta arratsaldean Rincon de Sotora joatekoak ginen kaleko behiak ikustera, baina euriagatik Toropasionen geratu behar izan genuen. Sakonago ezagutu genuen, hartara, finka. Tarteka egiten ditugu halako bisitak. Igandeko irteerako argazki batzuk dira hauek.