Zezen Beltzen VI. Asteburua sustatzeko bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko urr. 6a, 22:33

Urriaren 25 eta 26an izango da aurten Zezen Beltz elkartearen VI. Asteburua, eta zabalik dago aurreneko egunean zezen plazan egingo ditugun jolasetarako izen-ematea. Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatuko ditugu aurten jolasak. Eman izena! Hurrengo egunetan jakinaraziko dugu egitarau osoa.

;

Grand Prixean parte hartzeko:

- 16 urtetik gorakoa izan behar da.

- Zezenak enbolatouak eta txikiak izango dira, jolastekoak.

- Sariak egongo dira.

- Harremanetan jartzeko: info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orria. Mezua bidali.

- Urriaren 25ean (larunbata) izango dira jolasak, arratsaldez, Azpeitiko zezen plazan.

Beste bi bideo jarri ditugu Zezen Beltzen YouTubeko kanalean:

- 2010eko Elkartasun Eguneko sokamuturra.

- 2010eko Xanjuandeko festetako sokamuturra.