Zezen Beltzen asteburuko jolasetan parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko ira. 16a, 22:08

Aurten urriaren 25 eta 26an izango da Zezen Beltz elkartearen VI. asteburua, eta lehen egunean (larunbata) zezen plazan egin nahi ditugun jolasetarako izen-ematea zabaldu dugu. Aurten Grand Prix ikuskizun enpresarekin batera antolatuko ditugu jolasak: puzgarriak, jokoak, eragozpen euskarriak... Jolasak egin ahal izateko jendea behar dugu. Horregatik, herriko eta inguruko gazteak animatu nahi ditugu izena ematera, kuadrilak edota norbanakoak.

Grand Prixean parte hartzeko:

- 16 urtetik gorakoa izan behar da.

- Zezenak enbolatouak eta txikiak izango dira, jolastekoak.

- Sariak egongo dira.

- Harremanetan jartzeko: info@zezenbeltz.com edo elkartearen Facebook orria. Mezua bidali.

- Urriaren 25ean (larunbata) izango dira jolasak, arratsaldez, Azpeitiko zezen plazan.

Bideo batzuk: