Paquito Murillo de Humanes Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioko garailea

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko uzt. 25a, 22:20
Paquito Murillo de Humanes (Madril, Espainia) izan da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioko irabazlea, gaur arratsaldean. Hamabi errekortari aritu dira, eta Juan Nieto de Museros-ekin (Valentzia, Herrialde Katalanak) jokatu du buruz burukoa hark. Zezen-plaza bete egin da, errekortariek guztia eman dute eta zezenak ikusgarriak izan dira. Zezen Beltzen partetik, eskerrik asko denei!\ \ Argazkia: gaurko saioko une bat ('Urola Kostako Hitza'). Argazki gehiago, hemen: http://urolakosta.hitza.info/2014/07/26/errekortarien-txapelketak-azpeitiko-zezen-plaza-bete-du/