Egun ederrarekin egin zen sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko eka. 16a, 12:57
Egun ederrarekin egin zen joan den larunbatean Nuarben sokamuturra. Jende asko bildu zen eta Arno ganadutegiko zezenek joko ona eman zuten. Sokamutur handiaren ondoren, gaztetxoek gozatua hartu zuten zezen txikiekin.\ \ Mende laurden batean zezenik gabe egon ostean, iaz berreskuratu zen Nuarbeko festatan sokamuturra, elkarlanean. \ \ Aurtengo laguntzagatik ere, Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Nuarbeko festa batzordeari eta Azpeitiko Udalari. \ \ Hurrengo urtera arte!\ \ (hemen zapatuko beste hiru argazki: http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyftenbloggie&view=entry&year=2014&month=06&day=16&id=200:giro-ona-nuarbeko-sokamuturrean&Itemid=18)