'Sokamuturra', zezena non dabilen jakiteko mugikorrerako aplikazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko ots. 27a, 18:32
(Aplikazioaren adibide bateko hiru irudi)

Azpeitiko Zezen Beltz elkarteak, Ukabi Informatika enpresarekin eta sokamutilekin elkarlanean, ‘sokamuturra’ izeneko aplikazio bat sortu berri du. Android sistema duten mugikorretarako dago egina eta aurtengo karnabaletako sokamuturrean jarriko dugu martxan. Play Store-tik deskarga daiteke eta doakoa da.

Zezen Beltz elkarteak, Ukabi Informatikarekin eta sokamutilekin elkarlanean, Sokamuturra izeneko aplikazioa sortu berri dugu.

Sokamuturrean zezena uneoro non dabilen eta lotuta non dagoen jakiteko app bat da.

Hori lortzeko, zezenaren koilareari eta sokari GPS txiki bat jarriko diote. GPSak posizioa bidaltzen du, eta app-a datu horiez baliatzen da zezena edo sokamutilaren kokapena bistaratzeko. Aplikazioaren nahia, azken batean, zezena zer kaletan dabilen jakitea da. Aplikazioa saiatzen da ahal den posiziorik zuzenena ematen, betiere gps-ak ematen dizkion datuak interpretatuz. Kontuan hartu behar da app-ak ematen duen zezenaren posizioa orientatiboa dela.

‘Gomendio’ bat: sokamuturrean dabilenak zezenari begiratu diezaiola eta ez aplikazioari...

Programa irekitakoan, karnabaletako Hementxe dala abestia entzun daiteke.

Aplikazioa aurtengo inauterietako sokamuturrean jarriko dute martxan.

Android sistema duten mugikorretarako dago egina. Play Store-tik deskarga daiteke eta doakoa da.

Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Ukabi Informatika enpresari eta, batez ere, hango software departamenduari, proiektu hau aurrera ateratzeagatik.