'Sokamuturra', zezena non dabilen jakiteko mugikorrerako aplikazio berria

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2014ko ots. 27a, 17:32

Azpeitiko Zezen Beltz elkarteak, Ukabi Informatika enpresarekin eta sokamutilekin elkarlanean, ‘sokamuturra’ izeneko aplikazio bat sortu berri du. Android sistema duten mugikorretarako dago egina eta aurtengo karnabaletako sokamuturrean jarriko dugu martxan. Play Store-tik deskarga daiteke eta doakoa da.

(Aplikazioaren adibide bateko hiru irudi)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Zezen Beltz elkarteak, Ukabi Informatikarekin eta sokamutilekin elkarlanean, Sokamuturra izeneko aplikazioa sortu berri dugu.

Sokamuturrean zezena uneoro non dabilen eta lotuta non dagoen jakiteko app bat da.

Hori lortzeko, zezenaren koilareari eta sokari GPS txiki bat jarriko diote. GPSak posizioa bidaltzen du, eta app-a datu horiez baliatzen da zezena edo sokamutilaren kokapena bistaratzeko. Aplikazioaren nahia, azken batean, zezena zer kaletan dabilen jakitea da. Aplikazioa saiatzen da ahal den posiziorik zuzenena ematen, betiere gps-ak ematen dizkion datuak interpretatuz. Kontuan hartu behar da app-ak ematen duen zezenaren posizioa orientatiboa dela.

‘Gomendio’ bat: sokamuturrean dabilenak zezenari begiratu diezaiola eta ez aplikazioari...

Programa irekitakoan, karnabaletako Hementxe dala abestia entzun daiteke.

Aplikazioa aurtengo inauterietako sokamuturrean jarriko dute martxan.

Android sistema duten mugikorretarako dago egina. Play Store-tik deskarga daiteke eta doakoa da.

Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Ukabi Informatika enpresari eta, batez ere, hango software departamenduari, proiektu hau aurrera ateratzeagatik.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2014-02-28 : 17:50

Ohar bat egin behar dugu: 'Sokamuturra' aplikazioa deskargatua dutenek, aktualizatu beharra dute. Izan ere, aldaketa txiki bat egin dugu. Eskerrik asko!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu