Bi berritasun sokamuturrean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko ots. 25a, 11:00

Hemen dira karnabalak, eta tori sokamuturreko bi berritasun: Lopene ganadutegiak debuta egingo du inauterietan eta sokamutil berri bat izango dugu (Igor Sagardogi).

Hemen aurtengo karnabaletako sokamuturreko ganadutegiak eta ordutegiak:

Igandea (martxoak 2)

-12:00-12:30: Bergarako zezenak ganadutegia.
-16:30-20:00: Bergarako zezenak.

Astelehena (martxoak 3)

-16:30-20:00: Lopene. Karnabaletan debuta egingo du (iazko urrian aritu zen lehen aldiz Azpeitian, Zezen Beltzen Asteburuan).

Asteartea (martxoak 4)

-07:00-10:00: Lopene.
-16:30-20:00: Arno.

Umeentzako zezena, astelehena

11:00: sokamuturra Erdikaletik plazara. Ondoren plazan zezen txikiak eta poniak. Arno ganadutegia.

Astearte karnabalean 20:00-20:30 artean suzko zezena izango da Erdikaletik plazara, ohi bezala. Hemendik aurrera suzko zezena erabiltzeko titulu bat behar denez, sokamutil batzuek atera berri dute.

Bihar hiru urte aurkeztu genuen Soka ez da eten dokumentala. Hemen ikusgai