Igande honetan Zezen Beltzen V. asteburuko azken ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko urr. 18a, 10:30

Joan den larunbatean zezen-plazako jolasetako sarrerekin bildutako 2.100 euroak etzi emango dizkiegu Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldeari eta DYAri. Igandean 12:00etan sokamutur txikia izango da; 16:30ean, helduena.

Datorren igandean (urriaren 20an) bukatuko da Zezen Beltzen V. asteburua, eta orduan eman dizkiegu Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldeari eta DYAri larunbatean zezen jolasetako sarrerarekin bildutako 2.100 euroak. 12:00etako ekimenaren ostean emango diegu dirua.

Etziko (igandea) ekimenak:

12:00. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Lopene ganadutegikoa.

16:30. Helduen sokamuturra. Lopene ganadutegiak bere debuta egingo du Azpeitiko sokamuturrean. Pilotalekuan ez da ibiliko. Zezen Beltz elkartea prest dago dendariei beraien erakusleihoak babesteko egurrak jartzen laguntzeko.

Aurreko aste bukaera

Aurreko aste bukaeran zapatuan eta igandean egin genituen ekimenak: entzierro txikiak, zezen txikiak eta poniak, zezen jolasak, enbolatua, dastaketa... Hemen orduko kronika eta 27 argazki.

IV. asteburuko gastu guztiak Zezen Beltzek bere gain hartu ditu.