Zezen Beltzek 2.100 euro bildu ditu Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldea eta DYArentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko urr. 14a, 12:40
Azpeitiko zezen-plazaren zapatuko irudi bat.

Elkartearen V. asteburuan larunbat arratsaldean zezen-plazako jolasetan gutxienez 1.050 lagun bildu ziren, eta bakoitzak bi euro ordaindu zituen. Azpeitiak irabazi zuen herriarteko lehia. Zapatuan eta igandean oso politak izan ziren entzierro txikiak, jende asko bildu zen dastaketan... Datorren igandean ere ekitaldiak izango dira.

Larunbatean eta igandean izan da Zezen Beltz elkartearen V. asteburuko lehen hitzordua, eta oso gustura gaude, jende asko bildu baita ekitaldietan.

Urriak 12 (larunbata)

- Eguerdian entzierro txikian jende pila elkartu zen. Entzierro azkarra eta polita izan zen, Arno ganadutegiko hamar zezentxorekin. Gero, zezen txikiak eta poniak ere ondo plazan.

- Arratsaldean zezen-plazan zezen jolasetan Azpeitia-Azkoitia-Hernani lehian, Azpeitiak irabazi zuen. Harmailetan gutxienez 1.050 lagun bildu ziren –17:15ean ateak ireki genituenean jende gehiago sartu zen, beste 150en bat–. Beraz, 2.100 euro bildu genituen, bina eurokoa baitzen sarrera. Diru hori, iragarri genuen bezala, Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldeari eta DYAri emango diegu; datorren igandean emango diegu, hain zuzen, ekitaldi baten auretik. 

Urriak 13 (igandea)

- Eguerdian berriz ere ederra entzierro txikia, Zelai Luze ganadutegiko zezentxoekin. Gero, zezen txikiak eta poniak ere ondo plazan.

- Eguerdian oilasko eta saiheskiaren dastaketan ere giro polita plazan: jende asko, eguraldi ona, trikitilariak...

- Arratsaldean jende asko Artzubian zezen enbolatuan. Zelai Luze ganadutegia.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietara azaldu ziren denei, laguntzen aritu zirenei eta babesleei.

Urriak 20 (Igandea)

Datorren igandean bukatuko da Zezen Beltzen IV. asteburua, ekitaldi hauekin:

12:00. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Lopene ganadutegikoa.

16:00. Helduen sokamuturra. Lopene ganadutegiak bere debuta egingo du Azpeitiko sokamuturrean. Kasu honetan ibilbidean aldaketak izango dira; zehaztuko ditugu aurrerago. Zezen Beltz elkartea prest dago dendariei beraien erakusleihoak babesteko egurrak jartzen laguntzeko.