Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea |
2013ko uzt. 2a, 12:07

Eskerrak emateko oharra da hau.

Joan den asteburuan Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) izan gara, Sokako Zezenaren aurtengo kongresuan Azpeitiko eta inguruko 37 lagun, Zezen Beltz elkarteak irteera antolatuta. Hamahiru herritako sokamuturraren erakustaldia egon da; haien artean, Azpeitikoarena. Igande goizean izan zen gurea, hemen egiten den berdin-berdin, eta dena oso ondo atera zen. Kongresuko antolatzaileak eta zaleak ere oso gustura geratu ziren.

Zezen Beltzek eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko Udalari, Pili eta Miren Udal Kultura Saileko teknikariei, Chivara joatera animatu ziren guztiei, han Azpeitiko stand-ean lanean aritu zuten guztiei, Chivako El Torico de la cuerda elkarteko lagunei, Ulazia-ko 'Saletxe' txoferrrari, eta prentsa, argazki eta bideo lanetan aritu ziren lagun denei.

--
Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta 50 bideo igo ditugu denera. http://www.youtube.com/user/zezenbeltz2010/vide...">Hemen guztiak: zezenekoak, stand-ekoak, girokoak, adierazpenak....

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu