Chivarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko eka. 28a, 19:42

Zezen Beltz Elkartekook Chivako Sokako Zezenaren Kongresurako bidean gara jada. 13:30ean abiatu gara 40 lagun inguru Azpeititik, autobusez. Bidean, Zaragoza aldean egin dugu lehen geldialdia, 16:30ak aldera, indarberritzeko (argazkian). Asteburuan Chivako ekitaldien berri emango dugu: Zezen Beltzek kongresuko bideoak, argazkiak eta albisteak igoko ditu zezenbeltz.com eta uztarria.com webetara larunbatean eta igandean.