Chivarako izen-ematea asteartean bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko mai. 31a, 11:00
Datorren asteartean (ekainaren 4an) bukatuko da ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia) Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea. Orain arte 35 bat lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da. Ekainaren 28an (ostirala) izango da irteera, 13:00etan. Prezioa denera: 110 euro. Udaletxean, Interneten eta Eguzkitza eta Juantxo Txikin har daiteke inprimakia. Buelta, ekainaren 30ean. Azpeitiko sokamuturraren erakustaldi bat izango da Chiva. \ \ Informazio gehiago: http://uztarria.com/komunitatea/zezenbeltz/1368089990