Sokako Zezenaren X. Kongresuan izango da Azpeitiko sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | Festak
2013ko mar. 21a, 10:04

Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da, Chivan (Herrialde Katalanak). Gonbidapena jaso du Zezen Beltz elkarteak, eta han izango dira sokamutilak eta gurean ibiltzen den ganadutegi bat, Azpeitiko argoila bat eta guzti. Irteera antolatzeko asmoa dugu. Kongresuaren spota:

Sokako Zezenaren X. Kongresua izango da ekainaren 28, 29 eta 30ean Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak), eta Azpeitiko sokamuturraren berri emango dute, besteak beste. Zezen Beltz elkartekoak gonbidatu egin gaituzte, eta han izango dira herriko sokamutilak eta Azpeitian ibiltzen den ganadutegi bat, hiru egun haietako batean geure sokamuturra egiteko. Horrez gain, antolatzaileek Azpeitiko argoila bat eskatu dute propio.

Gainera, Zezen Beltzek sokamuturzaleentzat Chivara irteera antolatzeko asmoa dauka. Emango dugu hurrengo egunetan horren berri, jendeak izena eman dezan.

Chivan ekin zioten kongresua antolatzeari, 2002an. Orain berriro hartuko ditu, beraz, topaketak (kartela). Iaz Ontinyent-en (Valentzia) izan zen kongresua.

Aurtengo jai karnabalean Chivako bi sokamuturzale Azpeitian izan genituen, herriko sokamuturra gehiago ezagutze aldera (hemen orduko argazkia). Valentziako herri hartako sokako zezenak ere tradizio handia du: 300 urtekoa.

X. kongresuari buruzko webgunea: eltoricodelacuerda.com/congreso

Bidali:  

Erantzunak

nekane | 2013-03-21 : 11:44

congreso nacional-era?

nahiku deu, hori ez ta gure nazioa!

kantabresa | 2013-03-21 : 12:48

X congresio Nacional de Toro de Cuerda. Congreso Nacional Valencia? Nacional Catalá? Nacional Vasco? Nacional español Harritu egin behar la dugu? Agian bai, baina azpeitiar erara...

Betikue | 2013-03-21 : 18:32

...batzuek pasatu egiten dute politikeo rollito hortaz: Zezenak eta sokamuturre dazkate gustoko! ez politikeue!!!....Valentzia, Herrialde Katalanak...parregurie...jajaja! 100% Ridikulo!

kantabresa | 2013-03-22 : 13:07

Bai horixe, arraozi duk Betikue

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu