Uztailaren 22ko Errekortari Txapelketarako sarrerak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2012ko uzt. 11a, 14:31
Aurten uztailaren 22an (igandea) izango da Errekortari Txapelketa, Azpeitiko zezen-plazan, 18:30etik aurrera, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Zezen Beltz elkartea da antolatzaileetakoa. \ \ Zenbakirik gabeko sarrerak: \ - 0-4 urte: doan. \ - 5-14 urte: 10 euro. \ - 15 urtetik aurrera: 15 euro. \ \ Haien salmenta tokiak: Azpeitian Diego, Jim Clark, Pastorkua, Juantxo-Txiki, Ametsa, Iraurgi saskibaloia, Harzubia, Eguzkitza, Etxe-Zuri eta Neguda. Azkotian Elurra kafetegia. (ordutegia, ikus behean) \ \ Zenbakidun sarrerak: \ - Barrera: 25 euro. \ - Palkoa: 22 euro. \ - Harmailak 1. ilara: 20 euro. \ \ Haien salmenta tokia eta ordutegia: uztailak 14 (12:00-14:00), uztailak 20 (18:00-20:00), uztailak 21 (12:00-14:00). Tokia: Udaletxe azpia. \ \ Txapelketako finala Tafallan izango da, abuztuaren 20an.