Bergara, Albizu eta Arnoko zezenak izango dira karnabaletan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2012ko ots. 16a, 18:33

Igandean Bergaratik ekarriko dituzte zezenak. Astelehenean Albizu ganadutegikoak izango dira, eta asteartean Arno Ganadutegiko zezenen txanda izango da.

Lehen saioa igandean 12:00etan izango da, ohi bezala. Astelehen eguerdian txikien sokamuturra ere izango da.

Hemen dituzue aurtengo karnabaletako sokamutur saioetako ordutegiak eta ganaduak:

Igande karnabala (otsailak 19):

- 12:00-12:30 eta 16:30-20:00. Helduen sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak (Gorixori erosi berri dizkio zezenak).

Astelehen karnabala (otsailak 20):

- 11:00-12:00. Txikien sokamuturra. Ganadutegia: Albizu.

- 16:30-20:00. Helduen sokamuturra. Ganadutegia: Albizu.

Astearte karnabala (otsailak 21):

- 07:00-10:00 eta 16:30-20:00. Helduen sokamuturra. Ganadutegia: Arno.

- 20:15-20:30. Suzko zezena.