Haurrak, jaiaren erdigunera!

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 6a, 16:51
Atera ditugu indarrak eta bueltan gara aurten ere! Eta bueltan gatoz betiko ilusio eta filosofia berdinarekin. Haur, gazte, heldu, emakume... guztientzako jaiekin gatoz, plazan inongo bereizketarik gabe, guztiok dugulako lekua. Euskarari garrantzia ematen saiatu gara, emakumeen presentzia bermatzen, espazio seguru eta goxoak sortzen, gure lur eta inguruak zaintzen, eta parte hartzeko eta saretzeko ateak zabaltzen!\ \ Maiatzaren 25ean izango da Azpeitiko XJ Auzolanean elkarteko kideek haur eta gaztetxoentzat prestatutako eguna. Izen-ematea hilaren 10ean (17:00-19:00) eta 11n (11:00-13:00) egin beharko da, XJ Auzolaneanen lokalean. Aurreko urteren bateko kamiseta erabiliko duten haurrek 3 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Kamiseta berria nahi dutenek, berriz, 5 euro.\ \ Umeen Eguneko parte-hartzaileak Jose Antonio Agirre plazan elkartuko gara 12:00etan. Ondoren, jolasak egingo ditugu 13:45era arte, eta 14:00etan sabelak betetzeko bazkaria izango da. Bazkalostean, 14:30etik 15:00etara jolasak egingo ditugu, eta amaitzean gurasoekin elkartuko gara. Arratsalderako, berriz, Julen Magoaren ikuskizuna prestatu dugu XJ Auzolaneaneko kideek. 16:00etan izango da ikuskizuna. Zalantzarik baduzue, deitu lasai 645 471 700 telefonora.\ \ Jaietako egitarauaren azken korapiloak falta zaizkigu lotzeko. Gurekin korapilatu nahi baduzu, hemen bi modu: auzolaneanxj@gmail.com edo 645 471 700 (ekarpenak egiteko, txosnako turnoak egiteko, esku bat botatzeko... nahi duzunerako!).\ \ Besterik gabe, laister izango dugu elkarren berri. Bitartean, hasi motorrak berotzen, agendan borobiltzen, ganbaratik zapiak jaitsi eta auzoa apaintzen! Batu festara!