Kantu poteoa izango da ostiralean Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2016ko aza. 8a, 11:25
Kaixo lagunok! Aurten ere, udazkenero bezala, Xanjaundeiko kaleetan zehar kantu-poteoa egitekoak gara Azpeitiko Kantu Jira taldekoekin batera. Ostiralean, hilaren 11n, 18:00etan auzo-lokalean elkartuko gara entsegua egiteko, eta ondoren, 19:00etan, aterako gara auzoko kaleak kantuz alaitzera.\ \ Animatu eta etorri kantu zahar eta berriak elkarrekin abestera, usadio zaharrari eutsiz. Ea egunotako eguraldi makurra argitzeko gai garen!