Azoka Herritik, herria auzoetatik, abenduaren 19an, Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2015ko aza. 18a, 15:32
Azoka plaza salerosketarako tokia baino gehiago da. Elkartrukerako erreferentziazko gune esanguratsu eta sinbolikoa. Tokian tokiko harreman sozialen plaza. Eta produktuen elkartrukeaz gain, ideia, jakintza eta lankidetzaren partekatzea ere bada. Eta nola ez, eraldaketa sozialerako tresna. Herri solidario, anitz eta aske bat lortzeko giltza.\ \ Eduardo Galeanok zioen bezala, \"jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezakete\". Eta horretan sinisten dugu, indarren sinergian eta auzolanean. Herritik herriarentzat. Horrela bakarrik lortuko dugu Azpeitian bizi, kontsumitu eta lan egitea. \ \ Bide horretan, Sanjuandegi izango da Azoka Herritik ekimenaren hurrengo geltokia, abenduaren 19an. Asteak dira herriko kolektibo ezberdinak prestaketa lanetan sartuta gabiltzala egitarau oparoa osatzen. Aurreko urtean bezala, Gabon egunak izanik, bailarako merkataritza eta kontsumo arduratsuaren inguruko apustua egingo dugu. \ \ Besterik gabe, datozen asteetan emango dugu ekimenaren inguruko informazio gehiago. Erein dezagun biharko herria!\