Iluntze lokala, auzotarren bilgune

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2015ko api. 28a, 08:23
Lau urteren ondoren, iritsi zaigu Iluntze auzo lokala husteko unea. Bertan lau urtez hamaika ekitaldi egin ditugu. Bertan bildu gara hamaika iluntzetan auzoa indartu eta argitu asmoz. \ \ Bodega Zaharraren atea itxi dugu, baina ez goaz. Beste ate bat irekitzera goaz auzoan eta auzotarrentzat. Beste etapa berri bat. Hilabetetxo batez ez dugu auzoari eskaintzeko espaziorik izango, auzo lokal berria txukun jartzen ari baikara, baina laster emango dugu irekieraren berri. Idatzi honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu auzo lokalaren alde borrokan lagundu diguten auzotar eta lagun guztiei. Ez da lan erraza izan, baina lortu dugu. Eskerrak Azpeitiko Udalari ere, gure lana haintzat hartzeagatik eta lanean jarraitzeko espazioak eskaintzeagatik. \ \ Besterik gabe, eskerrik asko guztiei. \ \ Iluntzeko auzolanetik biharko eguna argitzen.