Laugarren urtez, motor jaialdia ospatuko da larunbatean Xanjuandein

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2012ko api. 11a, 12:38
[xanjuandei.com] Motorrak eta Rock&Rolla batera izango dira zapatuan, hilak 14, Sanjuandegin. Laugarren urtez jarraian, motorren burrunbak hartuko du auzoa. Giroa alaitzeko, argazki erakusketa, DJ-a eta 'Back in Blue' taldea entzuteko aukera izango dira, besteak beste. 10:00etan hasita egun guztirako egitaraua osatu dute hainbat eragilek, jatetxek, tabernek eta enpresek elkarlanean.