Ainara Tenarentzat zilarra eta Uxue Ortegarentzat brontzea, 16 urtetik beherakoen Euskadiko Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 1a, 11:16
16 urtez azpikoen Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zen joan den zapatuan Donostiako Anoetako estadioan, eta bikain aritu ziren bertan Xeye atletismo elkartearen ordezkariak.\ \ Hain zuzen ere, domina bana irabazi zuten Ainara Tena eta Uxue Ortega azpeitiarrek: Tenak zilarra irabazi zuen 600 metroetako lasterketan, eta Ortegak brontzea, 1.500 metroko oztopo lasterketan.\ \ Argazkian, ezker eskubi, Ortega eta Tena, lortutako dominak soinean dituztela.