Badator XVI. Sansilbestrea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xeye Atletismo Taldea | Kirolak
2016ko aza. 4a, 15:23

Beste urte batez hasiak gara Azpeitiko San Silbestre lasterketaren antolaketan. Jada izena eman daiteke kirolprobak.com orrialdearen bidez, helbide honetan: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.ph.... Beste urte batez, urtea festa giroan eta kirolarekin gozatuz amaitzea nahiko genuke. Batzuk erlojuari begira egingo dituzue ibilbidearen 6 kilometroak, beste batzuk konformatuko zarete amaitzearekin; garrantzitsuena lasterketaren inguruan, denon artean, sortzen dugun giroa da. Beraz, hasi zaitezte hankak mugitzen eta ez utzi biharko gaur egin dezakezuena.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere hainbat lasterketa izango ditugu:

Eskolarrak: 10:00

Lasterketa irekia: 11:00

Patinen lasterketa: 11:15

Lasterketa nagusia: 12:00

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu