Datorren denboraldiko entrenamenduen egutegia prestatzen hasi da Xeye

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko uzt. 13a, 16:17
Datorren denboraldirako prestatzen hasiak gara Azpeitian. Horrela, LH 5-6 mailetakoek astearte eta ostegunetan izango dituzte entrenaldiak, 18:00etatik 18:50era, kiroldegian. Beste kirolik egiten ez dutenentzat, edo beste aukerarik ez dutenentzat, ostiraletan ere izango dira saioak; kasu horretan, helduagoekin entrenatuko dute. Entrenamenduak eskola hastearekin batera hasiko dira.\ \ Bestalde, infantil mailako atletek bi aukera izango dituzte. Batetik, lehiatu behar dutenek astearte, ostegun eta ostiraletan 18:50etik 20:00etara bitartean entrenatu ahal izango dute. Bestetik, besterik gabe entrenatzea nahi dutenek, ordutegi horretan edo LHkoekin batera entrenatu ahalko dute. Entrenamenduak irailean hasiko dira.\ \ Adin horietatik gorako norbaitek Xeye taldean parte hartu nahi badu, entrenamenduak bakoitzaren helburuen arabera egokitzen dira. Lantzen ditugun esparruak abiadura, hesiak, jauziak, jaurtiketak eta distantzia erdi zein luzeko lasterketak dira.\ \ Edozein zalantza izanez gero, idatzi xeyeat@gmail.com helbidera.