Alebin eta infantilen Gipuzkoako Txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko mai. 9a, 17:17
Gipuzkoako alebin eta infantilen aire libreko txapelketak hiru jardunalditan banatuta lehiatu dira. Honela, azken hiru igandeetan batera eta bestera ibili gara, motxilak ilusioz beteta.\ \ Elgoibar, Arrasate eta Irunen izan dira aurtengo lehiaketak,eta guztira, taldeko 11 pertsona izan dira probaren batean parte hartu dutenak. Aurten inoiz baino proba mota gehiagotan izan ditugu partaideak, hala nola, luzeran, jauzi hirukoitzean, pilota jaurtiketan, altueran, abiaduran, hesietan eta distatzia ertain eta luzeko probetan.\ \ Emaitzei dagokionez, Naroa Muñozek bi domina lortu ditu, altuera jauzian zilarezkoa eta 500 metrotan brontzezkoa. Ainara Tenak, aldiz, hiru urrezko lortu ditu, 2000, 1000 eta 500 metroko probetan. Bestalde, Naiara Tena izan da taldetik proba gehiena egin dituena, bost guztira. Horrez gain, onena emanez eta marka onak lortuta, gogor aritu dira, Janire Lertxundi, Irati Lizarralde, Alazne Sudupe, Lander Muñoz, Mikel Carrasco, Nagore Odriozola, Nerea Rezabal eta Uxue Ortega. Zorionak denei eta jarrai dezatela horrela!!\ \ Azkenik aipamen berezi bat egin nahi genieke, urte guztian zehar entrenatzaile lanak egiten dituzten gazteei, beraiek gabe ez litzate ezer posible. Beraz eskerrik asko Ekain, Eneritz, Yania, Jokin eta Josu, denon izenean .