Bost domina Xeyekoentzat aire libreko txapelketen hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko api. 11a, 16:27
Gipuzkoako aire libreko gazteen txapelketak hasi dira joan den aste bukaeran. Larunbat eta igande, Donostian Anoetako miniestadioan izan ginen atletismoaz gozatzen. Parte-hartzaileen zerrendan Xeye taldearen izena gero eta gehiago ikus daiteke; hori gutxi ez eta, gero eta proba ezberdin gehiago egitera animatzen dira gure atletak. Honen atzetik lan handia dago, apurka-apurka, atletismoa ez dela soilik korrika egitea erakutsi nahi dugu, eta bide horretan gaude. Sarri esan digute, inguru hauetan ez dela inoiz abiadurako txapeldunik aterako, inork ez duela altuera jauzia egingo, edo jaurtiketak egiterik ez dagoela hemen. Imajinazio askorekin, bide zidor bat egiten ari gara; espero dezagun urte batzuen buruan bide zabal eta dotorea izatea. Guztira bost domina kolkoratu genituen:\ \ LARUNBATEAN:\ \ 100 metro jubenil mutilak:\ 1. Aitor Zubillaga\ 9. Aintzel Bereziartua\ \ 100 metro kadete neskak:\ 4. Nagore Odriozola\ \ 100 metro jubenil neskak:\ 11. Yania Tena\ \ Altuera jauzia kadete neskak:\ 5. Naroa Muñoz\ \ Disko jaurtiketa:\ 3. Ekain Uzkudun\ \ IGANDEAN:\ \ 200 metro jubenil mutilak:\ 1. Aitor Zubillaga\ 3. Aintzel Bereziartua\ \ 200 metro jubenil neskak:\ 11. Yania Tena\ \ 300 metro kadete neskak:\ 5. Naroa Muñoz\ 6- Nerea Rezabal\ \ 3.000 metro beteranoak:\ 3. Agustin Ruiz\ \ 3.000 metro PLP\ Kamran Arif, 10:18