Xeyekoek lan txukuna egin dute pista estaliko gazteen Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko ots. 15a, 14:04
Euskadiko pista estaliko gazteen txapelketa \ \ Otsailaren 13an Donostiako belodromoan jokatu zen pista estaliko gazteen Euskadiko Txapelketa. Orain arte bezala, Xeye taldeko hainbat kide bertara gogotsu hurbildu ziren eta zeukaten guztia utzi zuten pista gainean.\ \ Pistara irteten lehenbiziko taldekidea Nagore Odriozola izan zen. Nagorek 60 metrotan irteera ona egin eta bigarrena izan zen helmugako marra igarotzen bere seriean, hirugarrenarekin oso lehia estua izan ondoren. Bigarren postu horrekin, Nagorek finalerako txartela lortu zuen. Finalean, 8. geratu zen. Ondoren, Aitor Zubillagaren txanda izan zen 60 metrotan. Honek ere bere lana txukun burutzea lortu zuen eta finalean bere tokitxoa izan zuen. Podiuma oso gertu izan arren, 4. postuarekin konformatu beharra izan zuen, nahiz eta denbora bikainean gelditu zuen kronoa. Ez dakizkigu zehatz-mehatz Aitorren eta Nagoreren denborak, photofinish-a hondaturik baitzegoen.\ \ Parte hartzen hirugarrena Ekain Uzkudun izan genuen. Honek, 4 kiloko bola 10,90 metrora jaurtitzea lortu zuen, Euskadiko Txapelketan 2. postu bikain bat lortuz.J arraian, Naroa Muñoz izan zen altuera jauziko listoiarekin aurrez aurre. Naroak 1,41 metroko marka ikaragarria zuen lehendik. Larunbatean, ordea, bere marka erraz gainditzea lortu eta, azkenik, 1,45 metro gaindituz amaitu zuen, izugarrizko txapelketa eginez. 4. gelditu zen kadete mailan.\ \ Txapelketan parte hartu zuen azkeneko taldekidea Eneritz Aramendi izan zen. Berak egin beharreko lana 1.000 metroak ziren. Nahiz eta ez zitzaion irten berak nahi bezalako lasterketa, 3,31 minututan iritsi zen helmugako marrara, aurrez zuen marka hobetuz.