Xeyeko korrikalariek emaitza onak Gipuzkoako pista estaliko maila nagusiko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xeye Atletismo Taldea | Kirolak
2016ko ots. 11a, 10:43

Joan den asteburuan, otsailaren 6an eta 7an, izan zen Gipuzkoako Maila Nagusiko Txapelketa Donostiako pista estalian. Xeye taldeko bost atletak hartu zuten parte bertan, modalitate desberdinetan.

Korrika egiten lehenak Aitor Zubillaga eta Nagore Odriozola izan ziren, biak 60 metroko proban. Aitorrek ez zuen irteera oso ona egin; hala ere, bere marka 7.43tik 7.42ra jaistea lortu zuen eta, horrela, sailkapen nagusian postu onean gelditu zen. Nagore Odriozolaren kasuan, saio ona eta garbia egin zuen; horrela, bere marka jaitsi zuen, 8.60tik 8.40era.

Altura jauzian Naroa Muñozen txanda izan zen. Hainbat salto egin ondoren, 1.40 metroko markarekin amaitu zuen, "gustura" egindako lanarekin.

Jon Perez krosean murgilduta egon da azkenaldian baina larunbatean berriro pistan lehiatzeko aukera izan zuen. 1.500 metroko proban, 9:05eko emaitzarekin Gipuzkoako maila nagusiko txapeldun izan zen. Igandean, Amets Aranberri izan zen anoetako belodromoan, 3.000 metroko proban. 9:30ean gelditu zuen denbora eta sailkapenean seigarren postua lortu zuen.

Guztiak gaztetxoak izan arren, maila guztietako atleten aurka aritu ziren, eta emaitzek itxaronpetsu uzten gaituzte etorkizunera begira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu