Gipuzkoako pista estaliko txapelketaren bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko ots. 1a, 14:19
Urtarrilak 30, larunbata. Kadeteen, jubenilen eta juniorren Gipuzkoako pista estaliko txapelketaren bigarren jardunaldia Donostiako belodromoan. Nola ez, Xeye Atletismo Taldea bertan zen goiz eder bat igarotzeko asmoz eta etxera esku hutsik ez itzultzeko intentzioarekin.\ \ Jubeniletako 400 metroko proban Aintzel Bereziartuak hartu zuen parte. Ez zen bere egunik onena izan (56\"22), baina hala ere sailkapen nagusian 6. postuan kokatzea lortu zuen. Ondoren Aitor Zubillagaren txanda izan zen, 60 metroko proban. Lesio batetik etorri berria, aktuazio txukuna egin zuen (7\"43) eta 4. postuarekin konformatu beharra izan zuen.\ \ Eguna amaitzeko, Nagore Odriozola infantila kadeteekin lehiatu zen 60 metroko proban, zerbait handia lortzeko gogoz. Bere seriean erraz menperatu zituen kadeteak eta sailkapen nagusian 7. postuan amaitu zuen. Ezin izan dugu asteburu honetan, baina ziur gaude hurrengoan zoria gure alde egongo dela.