Xeyeko lau mendi lasterkari Trail de los Pastoresen

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko api. 14a, 14:11
Asteburuan gure taldeko lau mendi lasterkarik zita izan zuten Asturiaseko Arenas de Cabrales herrian. Trail de los Pastoresen bigarren edizioa jokatu zen bertan. Mendi lasterketen munduan ezagunak dira Picos de Europako mendietan egiten diren lasterketak. Bertako mendietako desnibelak ikaragarriak direlako eta lasterketak, teknikoki, ere zailak direlako.\ \ Larunbatean Ioritz Goenagaren txanda zen Subisomaseko Bertikalean. Azkoitiarrak 2,8 kilometroko eta +1050 metroko ibilbidea zuen aurrean eta tartean Cabralesen hain famatua den Canal de Somas igo behar zuen. 47 minutuko borroka gogorraren ostean, 10. postu bikaina lortu zuen sailkapenean.\ \ Igandean Joseba Diazek, Egoitz Arrutik eta Josu LarraƱagak, 26 kilometroko eta +2600 metroko ibilbide gogorra egin behar zuten. Ez dira ezagutzen distantzia horretan desnibel hori duten lasterketa asko. Hori nahikoa ez, eta lasterketa berezi egiten duen jaitsiera tente eta teknikoari ere aurre egin behar izango zioten. \ \ Josebak 4 ordu eta 20 minutu behar izan zuen ibilbideaamaitzeko, eta Egoitz eta Josu 4 ordu 40 minuturen ostean, elkarrekin sartu ziren Cabraleseko helmugara. Leher eginda heldu ziren hirurak helmugako marrara, eta horrelako lasterketa gogorrik sekula ez zutela probatu aipatu zuten.\ \ Segi horrela eta eutsi gogor hurrengo zitari!