Sanjuanetako kamiseta berrirako marrazki lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Urrestillako Festa Batzordea 2016ko ots. 25a, 18:24

Adi! Aurten ere, Urrestillako Festa Batzordea berrikuntzekin dator. Jakingo duzuen bezala, bi urtean behin sanjuanetarako kamiseta berriak ateratzen ditugu, atzekaldeko marrazkia berrituz. Aurtengoan, ordea, erabaki berezia hartu dugu: marrazkia egiteko aukera herritarrei emango dizuegu, zubei!

Horretarako, marrazki lehiaketa jarri dugu abian, eta hauek dira parte hartzeko baldintzak:

- Gaia: sanjuanak eta sorginak.

- Marrazki oso bat izan behar du, gehienez bost kolore erabil daitezke eta neurria, berriz, A4 orrialde batena.

- Kamiseta beltza izango da.

- Marrazkiak martxoaren 23rako aurkeztu behar dira eta horretarako bi aukera jarri ditugu: marrazkiak Lurdesen dendara eramatea, edo urrestillakofb@hotmail.com helbide elektronikora bidaltzea (digitalizatuta).

- Nahi dutenek, leloa ere idatz dezakete.