Urrestillako San Juan festetako kamiseten diseinuaren inguruko bilera izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Urrestillako Festa Batzordea 2016ko ots. 18a, 12:32

Bihar, otsailak 19, izango da bilera Urrestillako gazteen lokalea, 18:30ean. 

Urrestillako sanjuanetako kamiseten diseinuaren inguruan hitz egiteko bilera izango da bihar, ostirala, Urrestillako gazteen lokalean, 18:30ean hasita. 

Bi urtetik behin egiten dira kamixetak eta aurtengoan, berrikuntza gisa, kamiseten marrazkia egiteko aukera herritarrei ematea erabaki du Urrestillako Festa batzordeak. Izan ere, herritarrak festen parte izateko modua ere bada hori. Horren inguruko informazioa eta nondik norakoak azaltzeko, bihar bilera irekia egingo dugu Urrestillako gazteen lokalean. Edonork hartu dezake parte. Beraz, badakizue hasi irudimenari buelta batzuk ematen.