Gabon eskea eta Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia Urrestillako Festa Batzordea 2015ko abe. 28a, 19:34

Usadioari eutsiz, giro ederrarekin alaitu zituzten haur, gazte eta helduek herria eta inguruko txokoak Urrestillan, Gabon eskean. Eta goiz eta arratsaldez kantuan ibili ondoren, iluntzean Olentzero eta Mari Domingi herrira etorri ziren eta haiei ongietorria egin genien.