Puf, hau da hau abiadura. Dena azkar doa, oso azkar, azkarregi. Zer egunetan bizi naizen badakit, baina zer urtetan ez. Hau dek hau zahartzie! Astelehen goizean ostirala iristea ezinezko ikusten genu…
Euskaltzaindia lanean jarri behar dut. Beti egin dena eta beti egingo dena: tartu. Zer? Bai, tartu. Definizioa litzateke, guri komeni zaigunean, arrakasta lortu duen norbait gutar egitea. GuTARTU egi…
Gorria ez da nire kolorea. Gorriak, egutegikoak, gorriak pasarazten dizkit, zuk jai eta nik lan. Pasa da eta kito, baina gauzak diren bezala, zuri oso motza egin arren niri, aurten ere, oso luzea egi…
Dakienak badaki, dakiena daki, ez daki dena, eta zenbat eta gehiago jakin, dena jakiteko dakiena baino askoz gehiago jakin behar denaren jakitun da. Esan liteke, jakintsua bere burua erabateko jakitu…
Vaticanon nagusi (edo morroi) den Aita Patxi eta bere zerbitzari zintzo diren nire lagun Kepa eta Pello haserretuko bazaizkit ere, txikitan irakatsi zidaten Kristau-Ikasbidea neure erara moldatzea er…
Txikia nintzenean, herenegun, zientzia fikziozko kontuak kokatzen ziren 2016. urtean. Alegia, urruti ikusten genituela. Kontua da, gerturatu ezezik iritsi ere egin direla.
Miseria eta miserablea. Aita eta ama berdinen haurrak dira. Miseria munduan gure milioika anai-arrebek dutena. Bizi egin nahi eta goseak janda hiltzen ari direnak; bizi egin nahi, eta balei eta nobei…
Eskola kirolak ez du zentzurik. Haurrek kirola egin behar dute onuragarria delako. Osasuntsuago egiten zaitu, lagunak egiten dituzu eta talde lanaren balioa ikasten duzu. Kirolak kalterik ez du, txer…
Gabonetan hogei egun; Aste Santuan bi aste; udan bi hilabete pasa. Oporrez ari naiz. Soldata ere duina. A ze pagotxa! Ba ez, alperra naiz, baina eskaintza horrek tranpa dauka, ez nau batere erakartze…
Onak asko dira, oso onak ere izan badira, baina gu bezelako mendizalerik, gutxi. Hori da euskaldunek uste dutena. Euskaldunek hori uste badute, guk azpeitiarrok, zer sentituko ote dugu. Ba, horixe be…
Arnasa hartuz egunak pilatzeari zahartzea deitzen diogu. Jaiotzen garenean hiltzeko atzera kontaketa hasten dela ere entzun izan dugu. Baina ez ote da zuzenagoa, baikorragoa, jaiotzeko unean bizitzek…
Uztarria aldizkariaren azken zenbakia hartu eta azterketa analitikoa eginda, konturatu naiz, aldizkaria gure herriarentzat lujo bat izateaz aparte, kolaboratzaileen artean adintsuenetakoa neu izango …