Akabo kristo

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2021ko mar. 10a, 08:22

Txetxu Urbietak 2021eko otsaileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Gureak egin du. Akabo. Akabo kristo. Gizateriaren milaka, edo miloika, urteetako belaunaldirik eskasena gara. Bai, eskasena, ez izan zalantzarik. Gure aurreko emakume eta gizon guztiek alez ale ereindako guztia Lapatxeko zabortegira botatzear gauden suntsitzaile kuadrilla gara. Big Bangak sortu zuena plis plas batean apurtuko dugu. Plisti-plasta. Belaunaldirik prestuena, belaunaldirik eskasena.

Gazteengan banuen federik. Fedea galdu dut. Etorkizuna emea izanik honi buelta ematea posible izango zenaren ustea ere banuen. Ustea ustel para usted. Mundua, gizartea, zu eta ni. Emetu beharrean umetu egin gara. Denok ume kapritxoso bihurtu gara. Ume umezurtzak. Gurasorik gabeko ume bihurtu gara. Gizatasunean, balioetan heziko gaituzten amarik eta aitarik gabeko umezurtzak. Lehen, jaio eta hil ume eta umetuta egiten baginen, orain bizi osoan gara ume.

Baina ez negar egin (edo egin lasai, zuk zeuk erabaki). Hemen gaudenez, eta bere eskasean, hemen luzaro iraun nahi dugunez, saia gaitezen irri eginez bizitzen. Pentsatzen hasita, umeen irribarrea baita dagoen gauzarik politenetakoa.

Egin dezagun irri. Nola?

Aspaldian ez dut eskola kirolaz hitz egin. Ume izateko adinean daudenak kirolik egin gabe ikusteak mindu eta tristetu egiten nau. Baina zin dagizuet eskola kirolaren falta ez dudala batere sumatu. Ume tematia izan Urbieta.