Bejundaikela Peña

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko mai. 8a, 13:05

Aspaldian telebistari begira hartu dudan gozaturik haundiena hartu nuen pasa den larunbatean. Bi pelotari haundi eta bene-benetako partidua. Gureak galdu egin zuen baina irabazi balu bezala. Hura zen hura jo beharra, hura zen hura partidua. Galdu arren, Peña berriro ere puntaren puntan. Larunbateko joarekin ez du aurkari gehiegi izango. Galdu arren Peña kantxan gozatzen eta kantxatik kanpo irrifartsu.

Peñak berriro ere lagun faltarik ez du. Gailurrean da berriro ere eta denak bere inguruan ditu. Badaki basamortuan barrena egin duen zeharkaldia luzea eta gogorra izan dela.Ikasi beharrekoa ikasi badu gailurrean luzaro iraungo. Ona dela erakutsi digu, orain inteligentea dela erakutsi behar du.

Gozo-gozo, Kepa segi gozatzen.