Tximeletak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko api. 24a, 23:04

Aste Santuak amaituta, gurutzebideak akabo. Iraurgik mailari eutsi dio eta Xubiren urdaileko tximeletek beste norabait ihes egin dute.

 Madrigalen esker oneko izanez emandako oparia jaso eta lepoa estutzen zigun korapiloa erabat lasatu. Onena gure Mikel

Londresko maratoia ere pasa da eta lasai. Markak ontzeko daude baina Diegorenak luzaro irauten badu askoz hobe.

Eta orain frontoi txikiko pelotariak egiten digunaren zai egon behar. Gipuzkoa erdiak bere egin nahi duen Peñaren tripakominak pasa ziren eta mutila pelotan jokatuz zoriontsu. Aupa Kepa, aupa Peña.