Asteburu emankorra

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko mar. 13a, 18:03

Dagoenean bonbon eta ez dagoenean hor konpon. Iraurgiko mutilen denboraldi hasera aparta txalotu bagenbuen emaitza bolada txarra duten sasoi honetan animoak bidali behar behar metrobiko gure herritarrei.

Hamaikakotik desagertu ziren eta gure Reala malda behera. Bat berriro ere haserako hamaikakora itzuli da eta gure Realak aspaldiko partez irabazi.

Zulaika misterraren mutilek bi garaipen kateatu dituzte. Aspaldiko partez etxean irabazi ondoren atzo berriro ere nagusi. Aitorrekin ezin ito ala itotzea ezinezko.

Karreristak denboraldiko aurreneko pedalkadak ematen ari dira. Gure biak, sasoiko, telebista irudietan ikusi ditugu borrokan. Asko dakien batek gaur esan dit aurreneko garaipena laister dugula.

Gabirian rallysprinta. Labaka sailkapenean onengandik urrun baina espektakulua edo ikuskizuna ematerakoan onena. Ikasberri badator, IƱaki Txikiye ordurako bai?

Egia esan, asteburua ez da txarra.

P.D. Julian Toalleri besarkada haundi bat. Munduan egoskorrik bada bat hi haiz. Baietz Aranburu baino lehenago osatu.