Amets

Erabiltzailearen aurpegia

Luzaro eta zoriontsu bizitzeko gorputza eta arima kontu goxo eta alaiez elikatu behar omen da. Txiki-txikitatik nire bihotzaren zati haundi bat beretzat hartua duen taldeak neure onetik atera eta osasuna galdu arazi besterik egiten ez didanez, burutsu jokatu, behingoz bada ere, eta amets egin nahi dut.

Amets ametsetan ari diren gure bi herritarrekin. Igandean hasiko zaie denboraldia eta biak hor ari dira, jo eta su, lanean barruan duten guztia, asko, igandetik aurrera agerian uzteko. Joseba Albizu eta Andoni Aranagarentzat, bientzat, urte garrantzitsua da. Josebak arazo guztiak albo batera utzi eta bere kasta eta klasea erakutsi behar ditu. Andonik berriz talde haundi batean aurreneko aukera izango du. Urrestildarrak indarra eta klasea soberan ditu.

Txirrindularitza unerik onenak pasatzen ari ez bada ere, seguru herritarrok gu bi mutilen jarduna gertu gertutik jarraituko dugula. Une gozo eta gazietan, jakin eta jaso bezate gure bero eta babesa.

P.D. Gaurkoa tourreko etaparen parekoa izan da, azkenean agujetekin amaitu dut. Ea zuen erantzunek gozatzen nauten.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide