Pentsatzen hasita

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko urt. 16a, 20:01

Auzoko blog-etan dabilen zalaparta ikusita, lotsa piska bat eman dit aspaldian ezer ez idatzi izanak. Beraz katarro, muki eta musuzapi eta guzti teklei kolpetxo batzuk ematea erabaki dut.

Ostiralean Irujo ikusteko aukera izango dugu herrian. Hori ikusitakoan Ilunpeko lagunek gure herrian zenbat lan egiten duten pentsatu dut. Eta hori pentsatu ondoren konturatu naiz azken 20 urteetan, lehen Betarretan eta orain Frontoi txikiyen, ia betiko lagun berberak daudela. Eta pentsatzen segita, konturatu naiz herriko ia kirol elkarte guztietan azken 20 urteetan aurpegi ber-berak daudela. Eta nire garunek gaurkoz gehiago pentsatzeko indarrik ez dutenez, zuek hontaz zer pentsatzen duzuen jakin nahiko nuke. Hori bai, ez gehiegi pentsatu...osasunarentzat kaltegarria da.