Eguzki epeletan

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko abe. 19a, 21:12

Hasteko besarkada haundi bat Ondarre baserriko lagunei. Txiki-txikitatik ezagutu duzun mutil gazte baten heriotzaren berri ematea batere gozoa izan ez bada ere, indar eta kemen guztia seme jator eta zintzoa galdu duen sendiari.Goian bego Denix Uzin.

......

Gustora jarraitu dut urteko kirolari onenaren inguruan idatzi duzuena.Asteazkenean jakingo dugu gure agintariek zer dioten. Ea "txorixorik" ez dagoen (Hitz-joku bat besterik ez da).

Deigarria egin zitzaidan lagun batek zioena. Itzalean lana egiten dutenak saritu edo goraipatzeko beharra. Gustira jakingo nuke zuen ustez nortzuk diren herri santu honetan ixilean lana egiten dutenak. Ea nortzuk ditugun gogoan.

Nik bat aitatuko dut. Meliton. Orain 25 urte nire entrenatzailea zen eta oraindik ere hor ikusten dut umez ingurutatuta lan eta lan. Gainera haurroi esker euskeraz ere ikasi du. Bejundaizula Meliton jauna...