Iraurgi

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko aza. 14a, 19:11

Gure hauekin ez da giro. Aurreneko urtetik, inolako errespeturik gabe, oilar-oilar denei mokoka, egurrean. Bederatzi jokatu, sei irabazi, hiru galdu eta sailkapenean bosgarren. EBA ligan aurreneko urtea izateko ez dago batere gaizki.

Xubi eta konpaƱiaren erronka ausarta bide honetik doa. Piramidearen ertza gabonetako argiekin apaindutako kalea baino dir-dir gehiago eginez; polikiroldegian sarrera onak eta giro hobea; herriko neska-mutilak bote eta bote, tiro eta tiro; eta elkartearen taberna martxa onean.

Xubik, beste guztiok bezala, akats ugari eta dohain bat edo beste izango du. Gehien gustatzen zaidana, presidente jauna, pare bat neska-mutiko hartu, eta egunero-egunero Betarramistetako frontoian gazteei berak dakiena erakustea.

Utzi gazteei nigana hurbiltzen...gazteekin lan egiten duenak zerua irabazia du.