Tira eta tira

Erabiltzailearen aurpegia da hau Txetxu Urbieta |
2005ko aza. 3a, 18:11

Gero eta sarriago begiratzen dut atzera. Adinean aurrera noanaren seinale izan liteke, hala izango da, baina azkarregi bizi gara eta, tarteka bada ere,  bizi horri zukua atera nahi nioke.

Gaur eguerdian hilero nomina ordaintzen digun irratian lauko soka tira txapelketa asteburuan hasiko dela entzun dudanean Nuarbe etorri zait burura (Euskal Herrira atzerritik titulo gehien ekarri duen taldea). Nuarberen ondoren Urrestila (hemen herria ala auzoa) etorri zait burura; eta Urrestillaren ondoren Landeta. Hirurak soka-tiran tira eta tira arituak. Hirurak Ibai Ederren ur kutsatuez bustiak.

Landeta izan zen aurrena, Urrestila ondoren...Nuarbek oraindik ere zutik dirau baina damu naiz ez ote dagoen pipiak jota. Eutsi eta tira beldurrikpe...

....Nuarbek egin duen guztia eskertzeko pantanoa bakarrik ez, beste zerbait ere mereziko du, ez ?

 

Bidali:  

Erantzunak

Neu | 2005-11-04 : 17:11

Eskerrikasko Txetxu gai hau ateratzeatatik. Sokatirazale garenok, tarte gutxi izaten dugu gure sentimenduak adierazteko eta Nuarbetar garenok, sentimendu kontrajarriak ditugula esan dezakegu, pena eta harrotasun sentimenduak inondik inora ere. Pena, sokatiraren atzera pausuak ikusten hari garelako eta harrotasuna, beti egongo garelako nuarbetaz harro.
Zuk zeuk hitz polit askoak esan eta idatzi dituzu Nuarberi buruz eta tarte honetan agertzea zilegi deritzot.
" Berezkoa dutenek, sortzez perfekzioaren eredu direnek,
enbidia ematen digute.
Baina lanaren poderioz,
kopetatik isuritako izerdi tanta mardulen poderioz,
zerbait izatera heltzen direnak, mirestu egiten ditugu.
Horregatik, esaten duguna sentitu eta
sentitzen duguna esatea gustatzen zaigunez,
gaur, inoiz baino ozenago,
EUTSI NUARBE, ZUETAZ BETI HARRO".

Jakes | 2005-11-05 : 18:11

Nuarbek pantano bat baino zerbait gehiago merezi duela ustet dut. Baina ala ere ez zait iruditzen beraiek merezimendu horren atzetik joan direnik. Nahiz eta batzuetan "kontsiderazio" pixka bat gehiago ez luketen mezprezatuko. Zeuk ondo esan duzun bezela, Nuarbe da atzerritik Euskal Herrira titulo gehien ekarri duen Euskal taldea eta badirudi hori ahaztu egiten zaigula. Badakit kirol xumea dela, baina aldi berean geurea ere bada eta "geure" kirol batekin, heldu diren tokiraino iristea HAUNDIA dela deritzot. Eta hori dituzten baliabide gutxirekin.... beraien gogo eta egoskorkeriarekin lortu dute, lortu duten dena. Baina badirudi ateak itxi dizkiotela. "Neuk" idatzi duen olerkitxo hori orain dela urte batzuetako dela esango nuke. Sokatira pixkanaka galtzen doanaren inpresioa dut. Nik neuk ez ditut politika gaiak gustuko baina gai honetara ere iritsi dira politikaren zipristinak. Nik irakurri nuenez, Japoniako joku ez olinpiko batzuetan gertatutakoak ekarri gaitu egoera honetara, ezta? Euskal neska talde batek, podiumera igo behar, eta Espainiar himnoa entzun nahi ez zuelako, ez igo eta Twiff-ek bere erabakiak hartu zituelako. Talde horrek egin zuenaren inguruan dudan iritzia neuretzat gordeko dut, baina galdera bat luzatu nahi nuke: - MEREZI AL ZUEN? Lehen gutxienez, Nuarbek ez zuen Espainiaren izenean tiratzen eta ezta espainiako himnoa entzuten ere, Twiff-eko hereserkia entzuten zuten. Eta orain derrigortuta daude. Ados nago euskal nortasunaren alde lan egin behar dugula, baina jo dezagun aurrera eta ez atzera! Lehen baino hobeto al gaude?

Sokatira? | 2005-11-07 : 21:11

Zeuek jakingoezube ze pasau zan japoniyen. Nik behintzet ez diat sokatirie segitzen eta usteiyat nere bezela beste asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu