Udazkeneko gripea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Txetxu Urbieta |
2005ko urr. 26a, 11:10

Hegazti-gripearekin zerikusirik ez du. Azken urteetan udazkenak berarekin dakarren gaitz kronikoa bihurtu da. Normalean ondorio larriegirik ez du izaten. Gehienetan San Martinak aldera etorri bezala bera joaten da. San Silvestre egunenerarte luzatzen ere badaki.

Gaitzak noiz harrapatu zaituen jakitea erraza da. Galtza motzak edo mallak jantzi eta erlojuari begira korrika hasten bazara Behoniako mamorroa barru barruraino sartu zaizunaren seinale. Batzuk diote mamorroak gorputzari mesede egiten diola. Beste batzuen ustez dena moda kontua da. Moda edo ez moda, egin kirola beldurrik gabe (Kirolariek egiten dutena kontatzen dugunok ere bizi beharra daukagu).

Datuak ere bai. Aradiko Aran neska jatorrak emandako datuen arabera iaz Behobiarako Aradin 226 lagunek eman zuten izena. Marka guztiak ondu ziren. Aurten 300 pasatxo izango dira. Eta adi...atzo artean dortsalen bat edo beste bazegoen.

 

 

Bidali:  

Erantzunak

ikeragarriye | 2005-10-26 : 14:10

300 laisterkai, 13000 biztanleko herri baten, alegiye biztanlien %2,3. Azkoitiarrak e Aradin apuntatzeiela? 23000tik 300, alegiye biztanlien %1,3. Esan bezela, ona eo txarra eztakit, baino ikeragarriye. Ni han izengo naiz, ziztu biziyen laixterka einez!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu