Asko ala gutxi, bai ala ez

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko urr. 14a, 18:10

Asko ala gutxi, erlatiboa....Beharrak neurtzea, norberaren araberakoa,alegia, subjetiboa. Garmendipeko kirol gune berria estreinatu dute eta hor xahutu den dirutzaz lehendabiziko kritikak. Gure herriak hainbeste gabezia eta kirol gune alu batean hainbeste diru...

Kirolak dakartzan onuretaz hainbeste hitzegin, eta gero, batzuentzat, kirol azpiegituretan gastatzen dena beti gehiegi delakoan. Nik ez dakit gure herriaren dirua ondo ala gaizki inbertitzen den, kiroletan gastatzen dena gehiegi ala gutxiegi den (subjetiboa). Dakidana da kiroletan egiten dena berehala txikiegi gelditzen dela, kanpoko igerilekua, igerilekuko beste aretoak,e.a...(datu objetiboa).

Garestia ala merkea, subjetiboa, erabilpenak azalduko du azkenean. Asko eta ondo erabilitakoa, beti merkea.

Guk jateari utzita ez da munduko gosetea konponduko. Jana denen beharren arabera banatu beharko dugu.