Zorionak Antonio

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko urr. 5a, 20:10

Iritsi den lekura iristea beste batzuei baino gehiago kosta zaio. Beti onenen pare ibili da baina beste batzuk padrino hobeak izan eta saltoa ematen zuten bitartean, gure urrestildarra gora pasa ezinik. Herbestera jo, Belgikan txokolatea jan eta berriro ere etxera baserritarrei eguneroko ogia opa ez dien enpresaren babesean bere ogibidea aurrera atera asmoz. On puska bai baina "kaikutik" ezer gutxi eta Oskar Gerrero lagunararen konfidantza eskertzeko bi garaipen: bat Valencian eta bestea Asturiasen. Bere lanak kobertura ona izan du eta azkenean etxeko talde haundiaren deia jaso du: Miguel Madariaga eta Andoni Aranagak gaur izenpetu dute kontratua. Antonio eta Joseba hurrengo urtean batera larranja kolorez jantzita.

Zorionak Andoni eta eman egurre...