'Euskal matxinada' liburua oinarri, Andoni Olariagarekin solasaldia izango da otsailaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2021ko urt. 21a, 09:33

Filosofo eta idazleak Sanagustin kulturgunean eskainiko du saioa, Azpeitiko Sortuk antolatuta. Olariagak berak idatzitako Euskal matxinada liburuan oinarrituko da hitzaldia, eta Nekane Zinkunegik egingo ditu gidaritza lanak.

Otsailaren 3an, asteazkena, solasaldi interesgarria eskainiko du Andoni Olariaga filosofo eta idazleak Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Olariagak berak idatzitako Euskal matxinada liburuan oinarrituko da hitzaldia. Nekane Zinkunegiren gidaritzapean egingo du azken hamarkadetako euskal matxinadari buruzko hausnarketa, eta gainera, aurrera begirako gakoez ere ariko da solasean. Formakuntza nahiz hausnarketa sustatzeko helburuarekin antolatu du egitasmoa Azpeitiko Sortuk.

Gorde data!