Zabalik da zapatuan Arnaldo Otegiren harrera ekitaldira joateko autobuserako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2016ko ots. 29a, 12:48

Harrera ekitaldia egingo diote Arnaldo Otegiri martxoaren 5ean, Donostiako Belodromoan. Bertara joateko autobusa antolatu da, eta izena eman daiteke dagoeneko Orkatzen.  

Iritsi da eguna. Bihar, martxoak 1, Arnaldo Otegi gure artean izango dugu. Sei urte eta erdi luzeren ondoren Arnaldo Otegi Euskal Herrira bueltatuko da, inoiz utzi behar ez zuen Euskal Herrira.

Hori dela eta, bere etorrera behar bezala ospatzeko, zerbait berezia eta sonatua egiteko erabakia hartu dute urteotan Arnaldo Otegiri babesa eskaini dioten hainbat eta hainbat lagunek.

Otegiren espetxe aldia justifikatuko duen argudio judizialik ez da egon, bakar bat ere ez, denbora honetan guztian; arrazoi politikoak soilik egon dira, guztiz salagarriak direnak. Egoera hau horrela ulertu dugu herri honetako hainbat herritar, elkarte, eragile eta alderdiek, izan aldeko bateko edo besteko, euskaldun edo erdaldun, ezkertiar eta eskuineko.

Mundu zabalean ulertu da auzi hau modu horretan, ikusi besterik ez dago Free Otegi, Free Them All ekimenak jaso dituen nazioarteko atxikimenduak ugari eta anitzak: Estatu buru ohiak, pentsalariak, kulturgintzako kideak… Denetarik ikusi eta entzun dugu, hamaika hizkuntzetan, isladatu da babes hori.

Hori horrela, ekitaldia antolatu da datorren zapaturako, martxoaren 5erako. Donostiako Belodromoan milaka pertsonen artean irrifar erraldoia irudikatzeko aukera izango da. Azpeititik bertaratu nahi duten guztientzat autobusa antolatu da eta izena Orkatzen eman daiteke. Autobusa zapatuan 15.00etan irtengo da anbulatorio aurretik.