Sortu: "Askatasuna deitutako helmugara iristeko, egiaren bidetik eman beharko dira pausoak"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2014ko ira. 26a, 11:59
1975eko irailaren 27a. Txiki eta Otaegi fusilatuak izan ziren. Egun berean FRAPeko hiru kide ere fusilatuak izan ziren. Orduz geroztik, irailaren 27a data seinalatua dugu Euskal Herrian. Eta bereziki seinalatua, nola ez, Azpeitian. \ \ Hogeita hemeretzi urteetan frantziar eta espainiar estatuek Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten herri sektoreen eta pertsona guztien aurkako errepresioa ezkutatu eta zuritu duten bezala, sufrimendua ere isilarazi dute. Sufrimendu bakarra, indarkeria bakarra. Hori izan da hamarkadetan inposatu nahi izan duten mezu ofiziala, gatazka politikoa bera ukatzeko asmoz. \ \ Indarkeria bakarra, sufrimendu bakarra binomioa ordea ez da jasangarria. Zer esan, GALen inpunitateak 30 urte bete dituenean. Herritar orok daki estatu terrorismoa modu ankerrean jasan duela Euskal Herriak. Eta nola ez, biktima ugari eragin duela. \ \ Herri honen etorkizuna modu egokian eraiki nahi bada, ezinbestean, egian oinarritutako zutabeen gainean egin beharko da. Askatasuna deitutako helmugara iristeko, egiaren bidetik eman beharko dira pausuak. Ezinbestean. Nahitaez. \ \ Hori horrela, asteburu honetan, iragana etorkizuna helburu izanda begiratzeko parada izango da. Eta beraz, Azpeitiko Sortuk egongo diren hitzordu desberdinetan parte hartzeko deia egin nahi du.