Pasaiako Sarraskia argitu!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2014ko mar. 21a, 10:32
Bihar, martxoak 22. 30 urte Pasaiako sarraskia gertatu zenetik. 30 urte \'Kurro\' eta \'Pelitxo\' azpeitiarrak eta \'Pelu\' eta \'Txapas\' Txantreatarrak (Iruña) Espainiako poliziak tiroz josi zituenetik. 113 tiroz, hain zuzen ere. Egun, oraindik orain, kasua argitzeko dago. Eta erantzuleak, erantzunkizunik gabe. Beraz, kasua argitzeko exijitzen jarraitu behar da. Eta horrez gain, nola ez, ezinbestekoa da erail zituzten bi gazte azpeitiar haien oroimena mantentzea gure artean. Oroimena mantentzeko, historiako pasarte latz honen belaunaldien arteko transmisioaren bermea ezinbestekoa izango delarik. \ \ Hori horrela,senide eta lagunei gure babesa eta laguntza eskaintzeaz gain, antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditugu azpeitiarrak. \ \ \